organización

Uholdearen aurka – Manifestua euskaraz

Après moi le déluge! [Nire ostean, uholdea!] kapitalista den edonorren eta kapitalista den nazio ororen goiburua. Horregatik, kapitalak ez du langilearen osasuna ezta bere bizi iraupena ere kontuan hartzen, gizarteak horretara behartzen ez badu behintzat.
Karl Marx

Klima aldaketak eta bere ondorioek gure bizitzetan eragina handia izango dutela argi dago. Izan ere, neurri handiago edo txikiago batean gure bizitzako alor guztiak fenomeno global honegatik kaltetuak izanen dira, osasuna eta aisialditik hasi eta lana eta gizarte-antolakuntza moduak ere eraldatuz. Klima aldaketaren ondorioek, eta hau geldotzeko edo arintzeko martxan jarriko diren politika publikoek, gure gizartearen matrize teknologikoaren eta gehiengo baten bizi baldintzen aldaketa ekarriko dute. Jokoan dagoena aldaketa honen norabidea da: nola banatuko dira eraldaketa honen kostuak eta egon litezkeen onurak? Ahulenen bizi baldintzek okerrera egingo dute edota berdintasunezko gizarte zuzenago baterantz eramango gaituzte? Hau da mahai gainean dagoen eztabaida.

Klima aldaketa eta bere ondorioen aurka borrokatzea gehiengo baten ongizatea helburutzat duten mugimendu sozial guztien lehentasuna izan behar dela uste dugu, iraultzaileak zein erreformistak izan. Gaur egun, klima aldaketaren aurka egitea eta hau eragiten duen gizarte kapitalistaren aurka egitea bat baitatoz. Kapitalak ez du langilearen osasuna zein bere bizi iraupena konatuan hartzen, ezta planetaren baldintza ekologikoak ere, gizartea hauen menpekoa bada ere. Behetik hasitako ekintza kolektibo eta antolatuek bakarrik ahalbidetuko digute datorren uholdetik bizirik ateratzen.

Contra el diluvio klima aldaketaren eta bere ondorioen aurkako mugimenduei laguntza emateko saiakera xume bat bezala jaio zen. Horretarako, honez gero existitzen diren mugimendu sozialetan interesa duten pertsona eta taldeen artean, klima aldaketaren ondorio sozialak ezagutaraztea dugu helburu. Idatzizko testuen sorkuntza eta itzulpenaren bidez, hitzaldi eta eztabaidak antolatuz eta klima aldaketa eta bere ondorio sozialei buruzko informazioa bildu eta zabalduz, beti ere, modu eskuragarri baina zehatz batean.
Badugu zeregina.

 

[Gracias a Jon Cadierno por la traducción.]

Si te gusta lo que hacemos en Contra el diluvio, puedes suscribirte a nuestra newsletter, Aquí antes nevaba todos los días, para estar siempre al tanto de lo que hacemos. Suscríbete aquí.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *